XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Merkabideetan finkatzen ziren feriak, merkagaien mugimendua egokiagoa zedin.

Chanpaine-ko feriak arras famatuak ziren; hango agintariak merkabideak zabaltzen, zaintzen eta ontzen ahalegindu ziren, merkatariek joan-etorrietan kalterik ez zezaten.

Azoka eta feriak ekonomi bentaja bereziak zeduzkaten.

Merkatariek, elkartzean, lotura ekonomikoak indartzen zituzten.

Beti ere, komunikabideen eta hesitutako hurien faktorea ongarria zen merkatokiak sortzeko.

Hurien espansioa handia izan zen zenbait tokitan, Marsellan, Estrasburgon, Utrech-en, etab. bezala.

Merkatokien ondoan antzinako portuak ernetzen dira.

Portu horiek almazentokiak ziren, haietan merkantziak probisionalki baino egon ohi ez zirelakoz.

Ingalaterran, ugari eraikitzen da port izeneko huririk.

Burgoetan, ekonomi biztuerak politikara demokrazi giro gisako zerbait erakarri zuen, burges pentsaera liberalagoa zelako.

Hurietan kausitzen dira nagusien joera komunalak, baita ere lege eta eskubide programaketak.

Antzinako burgo tipiak, orain, zabalagoak dira, eta harrizko hesiz inguraturik daude, inbasioaldietatik babesteko.

Lehen gotzain babesleku izaniko burgoak, zeharo handiturik aurkitzen dira, merkataritzaren dinamika dela bide.